XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaia: Boterea eta artearen arteko borroka azaltzen da.

- Artea / natura / errealismoa / askatasuna /.

- Artearen hilezkortasuna, artea artistaren babesa.

- Heriotza - injustiziaren irudia.

- Arteak indarkeria gainditzen du.

Jenero literario ezberdinek gaia aurkezteko era desberdina dute.

- Fabuletan: moralejan agertzen da gaia.

- Ipuin klasikoetan: ona izateak, egiak, umiltasunak gainditzen ditu oztopoak.

- Abenturazko istorioetan: gizonak bere ahalmenez irtenbide bat ematen die aurkitutako oztopoei.

- Istorio poliziakoetan: gaia misterio baten azalpenean oinarritzen da, egia bilatu behar da.

- Poesian: sentimentuetan, barne egoera batean, adierazi ezina adierazi nahian.

Irakur itzazu jenero literario desberdin batzuk eta saia zaitez bakoitzaren gaia aurkitzen.

Idazlearen inguruan Joseba Sarrionandia.

1958. urtean Durangon jaio zen.

Hamalau, hamabost urte zituela euskara ia ahazturik zuen, eta ikasten hasi zen.

Horrekin batera Zeruko Argian narrazio motzak idazteari ekin zion.

Euskal Filologiako ikasle izan zen Deustun, Fonetika irakasle Bergarako UNEDen eta Udako Euskal Unibertsitatean.

Bere idazlanak, literaturari eta zineari buruzkoak, aldizkarietan argitaratuak izan dira.

1980. urtean gartzelan sartu eta han idatzitako idazlanetan hiru sari jaso ditu: Maggie indazu kamamila (ipuina).

Enperadore eroa (ipuina).

Izuen gordelekuetan barrena (olerki bilduma).

Beste idazlanak: Narrazioak (1984) (ipuinak).

Ni ez naiz hemengoa (1985).

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985).

Atabala eta euria (1986).